sábado, 28 de septiembre de 2013

Orria Eta Liburua

Zer eroriko da azkarrago, liburu bat ala orri bat? Zergatik?

*Orria zabala baldin badago, liburua lehenago eroriko da, airea egindako erresistentzia-indarragatik.
*Baina orria bolatxo bat eginda botatzen baduzu, biak batera eroriko dira. Nahiz eta pisua ezberdina izan, abiadura berarekin erortzen da.
ONDORIOA: Gorputz guztiak erortzen dira abiadura berarekin( airea ez dagoenean).

viernes, 27 de septiembre de 2013

2. Ataza: Masa eta Pisua

Gure bizitzan oso arrunta da honelako esaldi bat: "60 kg pisatzen dut". Fisikaren ikuspuntutik esaldi hau ez da zuzena. Horretarako ulertu behar duzu zer den masa, zer den pisua, zer magnitude neurtzen den kilogramotan eta zein unitatetan neurtzen den pisua. Ea hurrengo aurkezpenean aurkitzen dituzun erantzunak.
Zer egin behar duzu? Irakurri, ulertu eta ziurtatu azaltzeko gai izango zarela.


jueves, 26 de septiembre de 2013

Nola ipini ahal dut danborra?



10. Danbor hau jarri behar dut mahai gainean eta haizea dabil. Nola jarriko dut oreka hobeto mantentzeko? Zergaitik?

Hiru aukera daude danborra ipintzeko:

1: Ipini ahal duzu dagoen bezala baina pisuarekin goian, horrela ez da eroriko.

2: Airearen kontra jartzen baduzu ez da eroriko.

3: Buruz behera ipini ahal duzu, oinarria handiagoa bada, oreka ere handiagoa izango da. Grabitate zentrua beherago egoteagatik.

Umearen Orgatxoa

Ume baten orgatxoa bultzatezen dugun bitartean, orgatxoa mugitzen da. Mugitezen ari den bitartean askatzen dugu:

Zer gertazen da? Zergatik?
Askatzen badugu orgatxoa denbora batean segitzen da mugitzen eta azkenean gelditzen da. Gelditzen da marruzkadura egiten du indarra orgatxoa gelditzeko,eta indar hori egongo ez balitz, betirako mugituko dezake abiadura berarekin inolako indarra ez dagoelako.

Desberdintasun dagoen area, errepidea eta isotzen artean:
*Arean: arean ez da mugitzen asko zeren eta azalera laua ez delako.
*Errepidean: mugitzen da denbora batean azalera laua delako.
*Izotzan: mugitzen da asko azalera laua delako eta irristakorra ere.

Zergaitik erortzen da liburua?

1. Badaukat liburu bat eskuan. Zergaitik erortzen da liburua lurrera askatzen dudanean?

Liburua grabitateagatik eta pisuagatik lurrera erortzen da.Grabitatea da lurrak egiten duen indarra beste objetuen gainean. Indarra lurraren zentrora doa.Objetuen pisua lurrak egiten duen indarra da.

Ilargirako jantziak

Gizakia Ilargira heldu zenean, astronautek jantzi bereziak eramaten zituzten. Nolakoak ziren? Zergatik?

Jantziak pisutsuak izan behar dira (grabitate txikia dagoelako) eta oxigenoarekin (atmosferan ez dagoelako).

kilogramotan neurtzen dugun magnitudea

-Zer magnitude neurtzen dugu kilogramotan?

-Hasieran, pentsa dezakegu pisua dela, baina fisikan pisua indar bat da, hortaz, ez da erantzun zuzena. Kilogramotan neurtzen duguna masa da. Fisikan, masa "zenbat materia (atomo) dagoen gorputz batean" esan nahi baitdu.

Autobusa eta inertzia

 8. Banoa autobusean zutik hitz eta pitz lagun batekin. Autobusak bat   batean balaztatzen   du. Zer gertatzen da? Zergatik?


Erortzen gara aurrerantz inertziagatik (egoera mantentzeko joera). Ohitura hartzen dugulako eta jarraitu nahi dugulako egoera honetan, hau da, autobusa martxan jarraitzea nahi dugu.

martes, 24 de septiembre de 2013

Igerilekuan egindako indarra

9. Igeri lekuan nago. Horma bultzatzen dut eta atzerantz mugitzen naiz.Zergatik?

Indarrak beti binaka agertzen dira. Nik hormaren kontra indar bat egiten badut, hormak nire gainean beste indar bat egiten du. Horregatik mugitzen naiz.

Kartoizko kutxa eta indarrak

6. Gorputz baten gainean (adibidez katoizko kutxa bat) indar bat egiten badugu (adibidez bultzatu, ostikada bat eman, zanpatu...), zer ondorio mota gerta daitezke?

Katoizko kutxa bat bultxatuz gero mugituko duzu, zanpatuz gero apurtu edo deformatuko duzu kutxa eta azkenik ostikada bat emanez bi kasuak gertatuko lirateke edo mugitu edo apurtu\deformatu. Indar batek bi ondorio izan dezake edo mugitzea edo deformatzea.

lunes, 23 de septiembre de 2013

1. Ataza: Dinamikari buruzko hasierako galderak

Oraindik ez gara fisikarekin hasi, baina jadanik jakin badakizkigu erantzun batzuk. Dinamikari buruzko ikasgaia bukatu eta gero ziurtasun handiagoz erantzungo ditugu galdera hauek, baina bitartean eman erantzun laburra eta osoa dagokizun galderari. Erantzunaren "etiketa" Dinamika izan behar da. Kopiatu galdera mezuaren hasieran.

  1. (Maite)  Badaukat liburu bat eskuan. Zergatik erortzen da liburua lurrera askatzen dudanean?
  2. (Leire)  Zer eroriko da azkarrago, liburu bat ala orri bat? Zergatik? 
  3. (Imanol) Zergatik biratzen du Lurrak Eguzkiaren inguruan? 
  4. (Yeray) Gizakia Ilargira heldu zenean, astronautek jantzi bereziak eramaten zituzten. Nolakoak ziren? Zergatik? 
  5. (Aitor)  Zer magnitude neurtzen dugu kilogramotan? 
  6. (Ander) Gorputz baten gainean (adibidez kartoizko kutxa bat) indar bat egiten badugu (adibidez bultzatu, ostikada bat eman, zanpatu...), zer ondorio mota gerta daitezke? 
  7. (Johan) Ume baten orgatxoa bultzatzen dugun bitartean, orgatxoa mugitzen da. Mugitzen ari den bitartean askatzen badugu: 
    1. Zer gertatzen da? Zergatik gelditzen da? Zerk egiten du gelditzeko indarra? Indar hori egongo ez balitz, betiko mugituko litzateke?. 
    2. Zein desberdintasuna dago arean, errepidean edo izotzean egiten badugu? Zergatik?
  8. (Stefania) Banoa autobusean zutik hitz eta pitz lagun batekin. Autobusak bat batean balaztatzen du. Zer gertatzen da? Zergatik? 
  9. (Sara) Igerilekuan nago. Horma bultzatzen dut eta atzerantz mugitzen naiz. Zergatik? 
  10. (Maite) Danbor hau jarri behar dut mahai gainean eta haizea dabil. Nola jarriko dut oreka hobeto mantentzeko? Zergatik?