lunes, 16 de diciembre de 2013

Proiektua: Txapela buruan eta ibili eguzki-sisteman


Euskalmet sortu eta gero, Eusko Jaularitzak EHEA (Euskal Herriko Espazio Agentzia) sortzeko asmoa dauka. Beste espazio agentzietatik (ESA, NASA) desberdintzeko bere lehen helburua eguzki-sistema bisitatzeko turismo bidaiak antolatzea da. Turistek gida on bat beharko dute bai bidaia prestatzeko bai bidaiaz gozatzeko. Zuen lana eguzki-sistemari buruzko gida turistikoa prestatzea izango da.

Proiektuaren deskribapena lortzeko sakatu hemen.

lunes, 9 de diciembre de 2013

5. 6. eta 7. Galderak

5. Zer abiadurarekin mugitzen da Lurra? 
Lurra 107.000 km/h -ko abiadurarekin mugitzen da.

6. Zer abiadurarekin mugitzen da doinua?
Doinua 343m/s -ko abiadurarekin mugitzen da atmosferan.

7. Zein abiadurarekin mugitzen da argia?
Argia 299.792.458 m/s abiadurarekin mugitzen da.

domingo, 8 de diciembre de 2013

8. galdera

8. Gasteiztik Parisera kotxez joango gara. Gure bidaia/higidura deskribatzeko, zer parametroak/magnitudeak behar ditugu? Parametro horien bidez honelako galderak erantzuteko gai izan behar zara:
  1. Nondik joan behar naiz?                                                                                                       Autoz baldin bazoaz, errepidetik joan behar zara. Baina ez daukazu bide konkretu bat jarraitu behar, hainbat bide daude. Lerro zuzen batean joaten gutxi gora behera 900km daude. Bidai bat egiteko GPS ipini eta bera  gidatuko   zaitu.                                                                       
  2. Zenbat denbora beharko dut?                                                                                           Denbora jakiteko hainbat gauza eduki behar dituzu kontuan, ze bide hartuko duzun( distantzia) , ze abiaduran joango zaren (abiadura), azelerazioa, autoaren gasolinaren kantitate kopurua (gero eta txikiago gero eta aldiz gehiago gelditu behar zara), zenbat aldi askotan gelditzen bazara denbora gehiago beharko duzu, gurpila pintxatxen bada gelditu behar zara aldatzera.
  3. Zenbat gasolina beharko dut?                                                                                             Abiadura aldi askotan aldatzen baduzu gasolina gehiago beharko duzubide laburrena hartzen baduzu ba gasolina gutxiago beharko duzu, zureautoa dieselekin baldin badoa,gutxiago beharko duzu diesela gasolina baino gehiago irauten baitdu, bidearen arabera (bidea igoera eta jeitsierak baldin baditu gasoloina gehiago beharko duzu bide plano batean baino).
  4. Non egongo naiz 3 ordu pasatu eta gero?                                                                       Distantzia jakin behar dugu, gelditzen bazara gutxiago hurrunduko zara, abiadura, azelerazioa, gurpila pintxatxen bada denbora galduko duzu aldatzen.

1. 2. 3. eta 4. galderak

1-Klasean dagoen arbela mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?

Ezetz, zu arbelaren puntu konkretu batera begiratzen baduzu ez delako mugitzen.

2-Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik?

Baietz, mundua biraka dagoenez dena mugituko da eta arbela munduan dago.

3-Eerepidetik pasatzen ari den kotxe bat mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?

Baietz, lekuz aldatu delako, leku batean badago gero beste leku batean dago.

4-Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik.

Ezetz, zu kotxe batean bazaude autoaren kontrako zentzuan eta kotxea pasatzen duenean zu ikusten duzu ez dagoela mugimenduan.


jueves, 5 de diciembre de 2013

3. 4.eta 7. Galderak

3.Errepidetik pasatzen asi den kotxe bat mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?
Bai mugituko da zeren eta motor bat dago mugitzen duela.
Ere gerta daiteke paisajea mugitzen ari dela eta kotxea geldirik  dago.

4.Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu.
Bai mugituko da, motorra indar bat egiten ari du kotxean eta horrela kotxea mugituko da.
Ere paisajea mugitu ahal da. Lurra mugitzen da, horregatik ezin dugu esan paisajea ez ari dela mugitzen.

7.Zein abiadurarekin mugitzen da argia?
 Argia 299.792.458 m/s abiadurarekin mugitzen da.

miércoles, 4 de diciembre de 2013

4. 5. eta 6. ariketak


4. Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik.
Aurreko galderan baietz esan baduzu, ere balio du ezetz esatea, zu kotxe batean joan ahal zara eta kotxe bati begiratzen badiozu ematen ari du mugitzen ari dela, nahiz eta kotxe hori geldirik egon. 


5. Zer abiadurarekin mugitzen da Lurra? 
Lurra 107000 km/h-ko abiadurarekin mugitzen da.


6. Zer abiadurarekin mugitzen da doinua?

Doinua 343m/s-ko abiadurarekin mugitzen da atmosferan eta (adibidez) uran 1593 m/s abiadurarekin. 
  

1. 2. eta 3. ariketak

1.Klasean dagoen arbela mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz eso ezetz?
 Ez da mugitzen, paretan itsatsita dagoelako, eta inor ez dio indar bat egiten.


2.Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik.
Abaietz esaten baduzu ondo dago. Indar bat egiten badiozu mugitzen da.


3.Errepidetik pasatzen asi den kotxe bat mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?
Bai mugituko da abiadura eta azelerazioa daukalako.

6. eta 8. galderak

6. Zer abiadurarekin mugitzen da doinua?

Doinua 343 m/s abiadurarekin mugitzen da atmosferan.

8. Gasteiztik Parisera kotxez joango gara. Gure bidaia/higidura deskribatzeko, zer parametroak/magnitudeak behar dugu? Parametro horien bidez honelako galderak erantzuteko gai izan behar zara:

a) Nondik joan behar naiz?
b) Zenbat denbora beharko dut?
c) Zenbat gasolina beharko dut?
d) Non egongo naiz 3 ordu pasatu eta gero?

Gasteiztik Parisera joateko hau behar dugu: km, gasolina (kotxearen arabera gehiago edo gutxiago kontsumituko dugu), GPS edo mapa bat, zer abiadurarekin joango zaren, distantzia jakin behar da eta ze errepide hartuko duzun (919km daude gutxi gora behera, aldatu daiteke errepidearen arabera, asko daude hartzeko), 8 ordu gutxi gora behera daude Parisera baina aldatu daiteke zenbat aldiz geldituko zaren arabera eta 3 ordu pasatu eta gero hainbat lekutan egon zaitezke abiadura eta errepidea kontuan hartuta.

martes, 3 de diciembre de 2013

7. eta 8. ariketak

7.Zein abiadurarekin mugitzen da argia?

Argia 299.792.458 m/s abiadurarekin mugitzen da.


8.Gasteiztik Parisera kotxez joango gara. Gure bidaia/higidura deskribatzeko, zer parametroak/magnitudeak behar dugu? Parametro horien bidez honelako galderak erantzuteko gai izan behar zara:

Parametro/magnitude hauek behar ditugu: km, km/h , m/s² , m , litroak(gasolina) ...

a)Nondik joan behar naiz?
Errepidetik joan behar zara, horretarako mapa bat begiratu behar duzu bide asko daudelako eta GPS bat behar duzu ere zein posizioan zauden jakiteko.
b)Zenbat denbora beharko dut?
Gasteiztik Parisera 1.000km daude gutxi gora behera daude beraz denbora kalkulatzeko kontuan hartu behar dugu abiadura, zenbat aldiz gelditzen garen...
c)Zenbat gasolina beharko dut?
Zenbat gasolina behar duzun kalkulatzeko kotxea zenbat kontzumitzen duen kontuan hartu behar da eta zenbat  kilometro egin ditugun ere kontuan hartu behar dira.
d)Non egongo naiz 3 ordu pasatu eta gero?
Leku hori jakiteko kontuan hartu behar dugu zein abiadurarekin joaten garen, azkarrago bagoaz urrunago egongo gara.




lunes, 2 de diciembre de 2013

Zinematika: hasierako galderak

Galdera hauek erantzun. Erabili "Zinematika" etiketa zuen erantzunetan.
  1. Klasean dagoen arbela mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?
  2. Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik.
  3. Errepidetik pasatzen ari den kotxe bat mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?
  4. Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik.
  5. Zer abiadurarekin mugitzen da Lurra?
  6. Zer abiadurarekin mugitzen da doinua?
  7. Zein abiadurarekin mugitzen da argia?
  8. Gasteiztik Parisera kotxez joango gara. Gure bidaia/higidura deskribatzeko, zer parametroak/magnitudeak behar ditugu? Parametro horien bidez honelako galderak erantzuteko gai izan behar zara:
    1. Nondik joan behar naiz?
    2. Zenbat denbora beharko dut?
    3. Zenbat gasolina beharko dut? 
    4. Non egongo naiz 3 ordu pasatu eta gero?

viernes, 22 de noviembre de 2013

Eztanda handia (Big Bang-a)

2013ko maiatzaren 25an, "El universo en un día" ekitaldia ospatu zuten Bilbon. Han unibertsoko 13.700 milioi urte egun bakar batean birpasatu zuten. (Ekitaldiaren web orria: http://naukas.com/2013/06/27/el-universo-en-un-dia-sesion-de-manana/). 
Hasieratik hasteko, lehenengo hitzaldia Big Bang-ari buruz izan zen. Ea zerbait ikasten dugun unibertsoaren jatorriari buruz!!

lunes, 21 de octubre de 2013

Zulo beltzak

Niri gehien gustatu zaidana da zulo beltzak. Niri gustatuko nintzateke ikusi bat ea zer daukan barruan, baina astronomo askok esaten dute ez dutela esistitzen. Oso interesgarria da. Espero dut egun batean aurkitzea informazio asko eta jakin zer egiten duen. Unibertsoa oso handia da eta gausak asko dutela uste dut nik.

Zulo beltzak


Niri gehien gustatu zaidana da zulo beltzena. Oso interesgarria iruditu zait. Gehien deitu didana da astronomo asko ez dute zinesten zulo beltzak esiztitzen dela. Nik huzte dut baietz esiztitzen direla, baina inork daki zer dagoen zulo beltzen barruan...

Espero dut ea egunen batean jakiten dute zer dagoen barruan eta kendu misterio hau. Espero dut zuei ere gustatzea bideoa.

domingo, 20 de octubre de 2013

Zulo beltzak

Niri gehiena gustatu zaidana zulo beltzak izan dira. Materia hartzen dute eta ezin dutenean gehiago hartu botatzen dute, baina zientzialariek ez dakite zer dagoen haien barruan eta oso interesgarria irudituko zait eta jende askorentzat ere bai jakitea zer daukaten barruan. Harrigarria iruditu zait unibertsoa begiratzen zeuden bitartean, bat-batean ikustea zulo beltz bat kanporatzen materia, eta aragazki bat atera zezaketen.

Zulo beltzak eta Eguzki ekaitzak

Niri oso intereresgarriak iruditu zaizkit bi berri hauek. Zulo beltzetatik gehien guztatu zaidana da astronomo batzuk oraindik uste dute ez direla existitzen. Espero dut egun batean jakitea zertaz eginda daude eta zer duten barruan. Guztiz betetzen direnean materia botatzen dute.
Baina gehien guztatu zaidana eguzki ekaitzarena izan da. Radiazioarekin satelite batzuk porrot batzuk dituzte eta mugikorra, eta telebistako kate batzuk ez dabiltzate. Radiazio hori ez da lurrara iristen, bakarrik poloetara eta horrela  aurorak ikusten dira. Guztatu zaidan bitxikeri bat izan da; 1989 Keven elektrizitatearik gabe geratu ziren eguzki ekaitzengatik. Zer gertatuko litzateke, orain, elektrizitaterik gabe geratuko bagina ?

Zulo Beltzak

Niri oso interesgarriak diruditu didate zulo beltzak. Oso arraroak dira eta interesgarriena da zientzialariek ez dakitela zer dago haien barruan edo zer gertatzen da. Galder asko daude erantzun gabe:

*zer dago zulo beltz baten barruan?
*zer gertatzen da  "jaten" duten  gauzekin?

Zulo beltzak joaten dira espaziotik gauzak "jaten" baina ailegatzen da puntu bat ezin dutela gehiago eta kanporatzen dute ( hau oso ondo ikusten da zientzialariek ateratako argazkian) oso interesgarriak dira eta espero dut zulo hau lurrara ez etortzea eta argazki gehiago ateratzea.

Zulo beltzak

Niri interesgarri iruditu zait aurora boleararena eta eguzki ekaitzarena, oso bitxia iruditu zait. Ez nekien eguzki ekaitak hori egin zezaketeela...
Baina gehien arritu nauena da zulo beltzak betetzen direla eta beteta daudenean kanpora botatzen dutela.
Ez dut inoz pentsatu zer dagoen zulo beltzen barruan eta oso interesgarria da nire ustez.

Eguzki ekaitzak eta zulo beltzak.

Niri oso interesgarria iruditu zait eguzki ekaitzena, eguzki ekaitzak gertatzen direnean mugikorrak ez dabiltza edo gaizki funtzionatzen dute. Ere interesgarria iruditu zait poloetan dauden Aurora Borealak, ez nekien hau eguzki ekaitzengatik gertatzen zela eta hori harrigarria iruditzen zait.
Zulo beltzen gaiak ere nire arreta harrapatu du. Interesgarria iruditzen zait zulo beltzeetan dagoena jakitea, nire ustez materia xurgatu eta kanporatu arren beste zerbait dago zulo beltzen barruan eta espero dut egun batean zientzalariek asmatzea eta horrela barruan dagoena jakingo genuke.

Zulo beltzen misterioa

Kaixo guztioi! Guztatu egin zait eguzki ekaitzen azalpena, mugikorrarena, poloen Aurora Borealak... baina niretzako interesgarriena zulo-beltzen misterioa izan da , oso harrigarriak dira, ezin dugulako jakin zertaz eginda dauden barrutik edo zer daukate barruan. Materia xurgatu eta ezin duenean gehiago xurgatu edo ez duenean gehaiago nahi bere kanporatzea oso harrigarria da nire ikuspuntutik. Nik behin  eta berriz egiten dudan galdera hau da, zer egongo da hor barruan? Beste garai batean agertuko zara? Eta zuk, zer uste duzu?

Eguzki ekaitzak

Niri interesgarria iruditu zait poloetan dauden Aurora Borealak eguzki ekaitzengatik gertatzen dela jakitea. Batzuetan telebista,GPSak,mugikorrak... ez badabiltza eguzki ekaitzengatik direlako ere.

viernes, 18 de octubre de 2013

3. Ataza: Zulo beltzak eta Eguzki ekaitzak

Pasaden asteazkenean, urriaren 16an, "La noche en 24 horas" telebista saioan zientziari buruzko berriak eman zituzten. Hona hemen daukazu saioaren bideoa. Hau egin behar duzu:
- Ikusi 1:35:00 eta 1:51:20 arteko tartea (kokatu leku aproposean beheko denbora marra erabiltzen).
- Idatzi EUSKARAZ eta zure hitzekin gustatutako berrien zati bat.
- Argitaratu "Zientzia Berrietan" etiketarekin.
Ondo pasa bideoa ikusten!!

lunes, 7 de octubre de 2013

Hiltzen dira arrainak tximistak itsasoan erortzen direnean?

Dirudienez, historiako klasean jakinmina historiatik haratago doa eta zientziari buruzko galderak ere sortzen dira. Ea blog honetan erantzuteko gai gauden.
Itsasoan lehorrean baino tximista gutxiago erortzen dira baina erori erortzen dira. Dena den, arrainak ez dira hiltzen tximisten eragin elektrikoarengatik.
Itsasoko ura eroalea da (gatza ionizatzen da eta elektrizitatea eramaten du). Eroalea denez, tximista erortzerakoan Faradayren kaiolaren efektua gertatzen da, elektrizitatea uraren gainazalean geratzen da eta barnean dauden arrainak babestuta daude.
Dena den, tximistak uraren tenperatura igoko du eta uhin bat sortuko da. Efektu mekaniko hauek bai izan ditzakete eragin kaltegarriak arrainen gainean eta hil daitezke.
Hona hemen aurkituko duzue Faradayren kaiola azaltzen duen bideo bat. Ondo ikusten da eroale batek uhin elektromagnetikotik babesten duela.

martes, 1 de octubre de 2013

Lurra eta eguzkia.

*Zergatik biratzen du lurrak eguzkiaren inguruan?

**Hau oso erreza da. Eguzkiak  indar grabitatorioa egiten du, eta horrela indar grabitatorioarekin erakartzen du lurra birak emateko haren inguruan.

*Bitxikeri bezala lurraren birak eliptikoak dira.

sábado, 28 de septiembre de 2013

Orria Eta Liburua

Zer eroriko da azkarrago, liburu bat ala orri bat? Zergatik?

*Orria zabala baldin badago, liburua lehenago eroriko da, airea egindako erresistentzia-indarragatik.
*Baina orria bolatxo bat eginda botatzen baduzu, biak batera eroriko dira. Nahiz eta pisua ezberdina izan, abiadura berarekin erortzen da.
ONDORIOA: Gorputz guztiak erortzen dira abiadura berarekin( airea ez dagoenean).

viernes, 27 de septiembre de 2013

2. Ataza: Masa eta Pisua

Gure bizitzan oso arrunta da honelako esaldi bat: "60 kg pisatzen dut". Fisikaren ikuspuntutik esaldi hau ez da zuzena. Horretarako ulertu behar duzu zer den masa, zer den pisua, zer magnitude neurtzen den kilogramotan eta zein unitatetan neurtzen den pisua. Ea hurrengo aurkezpenean aurkitzen dituzun erantzunak.
Zer egin behar duzu? Irakurri, ulertu eta ziurtatu azaltzeko gai izango zarela.


jueves, 26 de septiembre de 2013

Nola ipini ahal dut danborra?



10. Danbor hau jarri behar dut mahai gainean eta haizea dabil. Nola jarriko dut oreka hobeto mantentzeko? Zergaitik?

Hiru aukera daude danborra ipintzeko:

1: Ipini ahal duzu dagoen bezala baina pisuarekin goian, horrela ez da eroriko.

2: Airearen kontra jartzen baduzu ez da eroriko.

3: Buruz behera ipini ahal duzu, oinarria handiagoa bada, oreka ere handiagoa izango da. Grabitate zentrua beherago egoteagatik.

Umearen Orgatxoa

Ume baten orgatxoa bultzatezen dugun bitartean, orgatxoa mugitzen da. Mugitezen ari den bitartean askatzen dugu:

Zer gertazen da? Zergatik?
Askatzen badugu orgatxoa denbora batean segitzen da mugitzen eta azkenean gelditzen da. Gelditzen da marruzkadura egiten du indarra orgatxoa gelditzeko,eta indar hori egongo ez balitz, betirako mugituko dezake abiadura berarekin inolako indarra ez dagoelako.

Desberdintasun dagoen area, errepidea eta isotzen artean:
*Arean: arean ez da mugitzen asko zeren eta azalera laua ez delako.
*Errepidean: mugitzen da denbora batean azalera laua delako.
*Izotzan: mugitzen da asko azalera laua delako eta irristakorra ere.

Zergaitik erortzen da liburua?

1. Badaukat liburu bat eskuan. Zergaitik erortzen da liburua lurrera askatzen dudanean?

Liburua grabitateagatik eta pisuagatik lurrera erortzen da.Grabitatea da lurrak egiten duen indarra beste objetuen gainean. Indarra lurraren zentrora doa.Objetuen pisua lurrak egiten duen indarra da.

Ilargirako jantziak

Gizakia Ilargira heldu zenean, astronautek jantzi bereziak eramaten zituzten. Nolakoak ziren? Zergatik?

Jantziak pisutsuak izan behar dira (grabitate txikia dagoelako) eta oxigenoarekin (atmosferan ez dagoelako).

kilogramotan neurtzen dugun magnitudea

-Zer magnitude neurtzen dugu kilogramotan?

-Hasieran, pentsa dezakegu pisua dela, baina fisikan pisua indar bat da, hortaz, ez da erantzun zuzena. Kilogramotan neurtzen duguna masa da. Fisikan, masa "zenbat materia (atomo) dagoen gorputz batean" esan nahi baitdu.

Autobusa eta inertzia

 8. Banoa autobusean zutik hitz eta pitz lagun batekin. Autobusak bat   batean balaztatzen   du. Zer gertatzen da? Zergatik?


Erortzen gara aurrerantz inertziagatik (egoera mantentzeko joera). Ohitura hartzen dugulako eta jarraitu nahi dugulako egoera honetan, hau da, autobusa martxan jarraitzea nahi dugu.

martes, 24 de septiembre de 2013

Igerilekuan egindako indarra

9. Igeri lekuan nago. Horma bultzatzen dut eta atzerantz mugitzen naiz.Zergatik?

Indarrak beti binaka agertzen dira. Nik hormaren kontra indar bat egiten badut, hormak nire gainean beste indar bat egiten du. Horregatik mugitzen naiz.

Kartoizko kutxa eta indarrak

6. Gorputz baten gainean (adibidez katoizko kutxa bat) indar bat egiten badugu (adibidez bultzatu, ostikada bat eman, zanpatu...), zer ondorio mota gerta daitezke?

Katoizko kutxa bat bultxatuz gero mugituko duzu, zanpatuz gero apurtu edo deformatuko duzu kutxa eta azkenik ostikada bat emanez bi kasuak gertatuko lirateke edo mugitu edo apurtu\deformatu. Indar batek bi ondorio izan dezake edo mugitzea edo deformatzea.

lunes, 23 de septiembre de 2013

1. Ataza: Dinamikari buruzko hasierako galderak

Oraindik ez gara fisikarekin hasi, baina jadanik jakin badakizkigu erantzun batzuk. Dinamikari buruzko ikasgaia bukatu eta gero ziurtasun handiagoz erantzungo ditugu galdera hauek, baina bitartean eman erantzun laburra eta osoa dagokizun galderari. Erantzunaren "etiketa" Dinamika izan behar da. Kopiatu galdera mezuaren hasieran.

  1. (Maite)  Badaukat liburu bat eskuan. Zergatik erortzen da liburua lurrera askatzen dudanean?
  2. (Leire)  Zer eroriko da azkarrago, liburu bat ala orri bat? Zergatik? 
  3. (Imanol) Zergatik biratzen du Lurrak Eguzkiaren inguruan? 
  4. (Yeray) Gizakia Ilargira heldu zenean, astronautek jantzi bereziak eramaten zituzten. Nolakoak ziren? Zergatik? 
  5. (Aitor)  Zer magnitude neurtzen dugu kilogramotan? 
  6. (Ander) Gorputz baten gainean (adibidez kartoizko kutxa bat) indar bat egiten badugu (adibidez bultzatu, ostikada bat eman, zanpatu...), zer ondorio mota gerta daitezke? 
  7. (Johan) Ume baten orgatxoa bultzatzen dugun bitartean, orgatxoa mugitzen da. Mugitzen ari den bitartean askatzen badugu: 
    1. Zer gertatzen da? Zergatik gelditzen da? Zerk egiten du gelditzeko indarra? Indar hori egongo ez balitz, betiko mugituko litzateke?. 
    2. Zein desberdintasuna dago arean, errepidean edo izotzean egiten badugu? Zergatik?
  8. (Stefania) Banoa autobusean zutik hitz eta pitz lagun batekin. Autobusak bat batean balaztatzen du. Zer gertatzen da? Zergatik? 
  9. (Sara) Igerilekuan nago. Horma bultzatzen dut eta atzerantz mugitzen naiz. Zergatik? 
  10. (Maite) Danbor hau jarri behar dut mahai gainean eta haizea dabil. Nola jarriko dut oreka hobeto mantentzeko? Zergatik?