lunes, 2 de diciembre de 2013

Zinematika: hasierako galderak

Galdera hauek erantzun. Erabili "Zinematika" etiketa zuen erantzunetan.
  1. Klasean dagoen arbela mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?
  2. Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik.
  3. Errepidetik pasatzen ari den kotxe bat mugitzen ari da? Zergatik esaten duzu baietz edo ezetz?
  4. Aurreko galderan bi erantzunak ondo daude. Arrazoitu zergatik.
  5. Zer abiadurarekin mugitzen da Lurra?
  6. Zer abiadurarekin mugitzen da doinua?
  7. Zein abiadurarekin mugitzen da argia?
  8. Gasteiztik Parisera kotxez joango gara. Gure bidaia/higidura deskribatzeko, zer parametroak/magnitudeak behar ditugu? Parametro horien bidez honelako galderak erantzuteko gai izan behar zara:
    1. Nondik joan behar naiz?
    2. Zenbat denbora beharko dut?
    3. Zenbat gasolina beharko dut? 
    4. Non egongo naiz 3 ordu pasatu eta gero?

No hay comentarios:

Publicar un comentario