lunes, 23 de septiembre de 2013

1. Ataza: Dinamikari buruzko hasierako galderak

Oraindik ez gara fisikarekin hasi, baina jadanik jakin badakizkigu erantzun batzuk. Dinamikari buruzko ikasgaia bukatu eta gero ziurtasun handiagoz erantzungo ditugu galdera hauek, baina bitartean eman erantzun laburra eta osoa dagokizun galderari. Erantzunaren "etiketa" Dinamika izan behar da. Kopiatu galdera mezuaren hasieran.

  1. (Maite)  Badaukat liburu bat eskuan. Zergatik erortzen da liburua lurrera askatzen dudanean?
  2. (Leire)  Zer eroriko da azkarrago, liburu bat ala orri bat? Zergatik? 
  3. (Imanol) Zergatik biratzen du Lurrak Eguzkiaren inguruan? 
  4. (Yeray) Gizakia Ilargira heldu zenean, astronautek jantzi bereziak eramaten zituzten. Nolakoak ziren? Zergatik? 
  5. (Aitor)  Zer magnitude neurtzen dugu kilogramotan? 
  6. (Ander) Gorputz baten gainean (adibidez kartoizko kutxa bat) indar bat egiten badugu (adibidez bultzatu, ostikada bat eman, zanpatu...), zer ondorio mota gerta daitezke? 
  7. (Johan) Ume baten orgatxoa bultzatzen dugun bitartean, orgatxoa mugitzen da. Mugitzen ari den bitartean askatzen badugu: 
    1. Zer gertatzen da? Zergatik gelditzen da? Zerk egiten du gelditzeko indarra? Indar hori egongo ez balitz, betiko mugituko litzateke?. 
    2. Zein desberdintasuna dago arean, errepidean edo izotzean egiten badugu? Zergatik?
  8. (Stefania) Banoa autobusean zutik hitz eta pitz lagun batekin. Autobusak bat batean balaztatzen du. Zer gertatzen da? Zergatik? 
  9. (Sara) Igerilekuan nago. Horma bultzatzen dut eta atzerantz mugitzen naiz. Zergatik? 
  10. (Maite) Danbor hau jarri behar dut mahai gainean eta haizea dabil. Nola jarriko dut oreka hobeto mantentzeko? Zergatik?

No hay comentarios:

Publicar un comentario