Dirudienez, historiako klasean jakinmina historiatik haratago doa eta zientziari buruzko galderak ere sortzen dira. Ea blog honetan erantzuteko gai gauden.
Itsasoan lehorrean baino tximista gutxiago erortzen dira baina erori erortzen dira. Dena den, arrainak ez dira hiltzen tximisten eragin elektrikoarengatik.
Itsasoko ura eroalea da (gatza ionizatzen da eta elektrizitatea eramaten du). Eroalea denez, tximista erortzerakoan Faradayren kaiolaren efektua gertatzen da, elektrizitatea uraren gainazalean geratzen da eta barnean dauden arrainak babestuta daude.
Dena den, tximistak uraren tenperatura igoko du eta uhin bat sortuko da. Efektu mekaniko hauek bai izan ditzakete eragin kaltegarriak arrainen gainean eta hil daitezke.
Hona hemen aurkituko duzue Faradayren kaiola azaltzen duen bideo bat. Ondo ikusten da eroale batek uhin elektromagnetikotik babesten duela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario